Majue

Mariren senarra. Sugaar eta Sugoi izenak ere hartzen zituen. Suge itxuran eta suzko igitaia bailitzan zeharkatzen zuen zerua. Ostiraletan, lur barrutik irten eta Marirekin batera ekaitzen eragile ei zen. Mariren beraren agertzeko eratzat ere hartu izan da.