"nestor-basterretxea.bngipuzkoa.org" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Batzar Nagusiek dauzkate.
Kontrakorik adierazi ezean, erreproduzitzea baimentzen da, betiere iturria aipatzen bada.
Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.
Testu- edo multimedia-datuak (soinuak, irudiak, programak eta abar) erreproduzitzeko aurretiko baimena behar den kasuetan, baimen horrek lehen aipatutako baimen orokorra baliogabetuko du, eta erabiltzerakoan egon daitezkeen mugak adieraziko ditu.
Web honen bitartez Gipuzkoako Batzar Nagusiek jendaurrean jarri nahi dute batzarkide taldeen ekimenei buruzko informazioa, bai eta erakundeari eta bere administrazioari buruzko informazio orokorra ere.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ahalegin guztiak egingo dituzte informazio hori eguneratua eta zehatza izan dadin. Hala ere, gerta daiteke web-era sartzerakoan akatsak egotea, edo web-aren edukia ez egotea behar bezala eguneratua. Horrelakoetan, akatsak ahalik eta azkarren konpontzen edo edukiak eguneratzen saiatuko gara.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute inolako erantzukizunik orri hauen edukiaren zer-nolakoan. Izan ere, honelakoa da eduki hori:
Web honen edukiak ez du legezko izaerarik. Beraz, ezin izango da oinarritzat hartu inolako eskabiderik edo administrazio-errekurtsorik aurkezteko.
Akats teknikoek ahalik eta arazo gutxien sortzea nahi da. Gerta daiteke, hala ere, gure orrietan dauden datu edo informazio batzuk fitxategi edo formatu akastunetan sortuak izatea. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu horrelako arazoren baten ondorioz gure zerbitzua ez denik etengo edo kaltetuko.
Erabiltzailearen ardurakoak izango dira bai web-era sartzea bai bertan dagoen informazioa erabiltzea. Web-era sartzeak edo informazioa erabiltzeak ondorioak edo kalteak sortuta ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute inolako erantzukizunik izango, beren eskumenak erabiltzerakoan jarraitu behar dituzten legezko xedapenek agindutakoak izan ezik.
Web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako loturen konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik ere ez dute beren gain hartzen Gipuzkoako Batzar Nagusiek.
Nolanahi ere, erantzukizunetik salbuesteko klausula honen helburua ez da indarrean dauden arautegietan ezarritakoaren aurka joatea erakunde honen erantzukizuna mugatzeko.