Erakusketa iraunkor honetan, gure mitologiako "pertsonaien" interpretazio eskultoriko libre bat egiten dut, Jose Migel Barandiaran antropologo gailenak, beste batzuen artean, ikertu zituen eta soilik hitzez -ahoz nahiz idatziz- ezagutzera eman zizkigun pertsonaietan oinarrituta.
1972ko urte hartan iritzi nion gure kulturaren esparru horri presentzia fisikoa eman behar niola, luzaroan irauteko moduan eman ere.Jainko eta jainkosa bakoitzaren ezaugarri magikoek, hain zehatz eta halako irudimen batez aurkeztuak, eragin erabakigarria izan zuten nire sorkuntza lanean.
Nestor Basterretxea
Hondarribian, 2012ko abuztuaren 20an